Historia

Garai batean San Jose izenaz ezaguna.Udalaren utzikeriak eta auzokideen behar eta eskaerenganako axola-ezak galbidean jarri eta azkenerako erabiltezin utzi zuena.

Honen aurrean, pilotalekuarekiko eta auzoarekiko ardurak gidatuta, zenbait talde eta lagunek hausnarketa komuna egin genuen. Erakundeetatik ezer espero baino, hobe genuen gure buruei eta auzokideei zuzentzea pilotalekua berriro ere bizirik ikusi nahi bagenuen.Han ginen auzoko eskolako Gurasoen Elkartea, Egin Ayllu taldea… Hausnarketa hauetatik sortu zen Txapa Ahotsa Asanblada. Helburu argi batekin: pilotalekua auzorentzako berreskuratzea.Modu zehatz batetan: auzoaren autoantolakuntzan eta auzolanean oinarrituz.

Informazioa zabaldu genuen,auzoko eragileen babesa builatu ere, obrarako dirua bildu genuen boletoen bidez… eta udalaren zangotraben gainetik,isilpean halabeharrez, pilotalekuaren konponketa lanak hasi genituen. Teilatua konpondu, zoru usteldua altxatu,lixatu eta berriro pintatu, frontiseko zuloak berdindu eta pintatu…

Hilebete gutxi batzuk eta gero 2008ko uztailaren 5ean,pilotaleku berritua birbataiatu genuen, Auzolana Pilotalekua jaio zen.Auzolanak berreskuratutako eta ordutik auzoak kudeatutako pilotalekua. Nahiko genukeen auzoaren bidez pausotxoa. Bere burua antolatuz eta auzo-ehuna sortuz, dituen behar eta nahiak asetzeko gai izango den auzoa,Auzo bizia.


Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s